Konsumotik kontsumora

Ieup gazte asanbladak kontsumoari buruzko hiru egun antolatu ditu datorren asteko astelehenean, asteartean eta ostegunean, “Kontsumismotik kontsumora, pauso bat” lemapean. Hain zuzen ere, bideo-emanaldia, hitzaldi bi, kafe-dastaketa eta truke-azoka egingo ditugu.

Astelehenean (abenduak 22), arratsaldeko 19:00etan, kafearen industriari buruzko”Oro negro”dokumentala emango dugu Pasealekuko eskoletan.

Dokumentalaren laburpena: Kafearen industriak urtero 80 bilioi dolar mugitzen ditu, petrolioaren atzetik, mundu osoan komertzializaturiko produkturik preziatuena bilakatzera heldu delarik. Baina ba al zenekien kafeagatik ordaintzen dugunaren %2a baino ez dutela jasotzen nekazariek?

Horren ostean, bidezko merkataritzari buruzko hitzaldia emango du Gernikatik mundura elkarteko kide batek, eta bidezko merkataritzako kafe dastaketa ere egongo da. Bidezko merkataritza ohiko merkataritzaren alternatiba bat dugu. Ohiko merkataritzak irizpide ekonomikoak baino ez ditu kontuan hartzen; bidezko merkataritzak, aldiz, balio etikoak ere aintzat hartzen ditu, gizartea eta ekologia barne.

Asteartean (abenduak 23), arratsaldeko 19:00etan, “Ropa limpia” kanpainari buruzko hitzaldia emango du Setem elkarteak. Ehungintza arloko langileen egoera hobetzea da “Ropa Limpia” kanpainaren helburua. Horretarako, kanpaina horretan parte hartzen ari diren elkarteek —besteak beste, Setem— funtsezkotzat jotzen dute kontsumitzaileak informatzea jantzien produkzioan dauden arazoez: soldata baxuak, lan ordu kopuru handia, eskubide sindikalen zapalkuntza, sexu diskriminazioa…

Bukatzeko, asteazkenean (abenduak 24), goizeko 12:00etan, Pasealekuko frontoian, truke-azoka jarriko du martxan berriro ere gazte asanbladak. Lehenagoko urte batzuetan ere truke-azokak egin izan ditu gazte asanbladak Gabonetan, sasoi honetako kontsumo arduragabearen aurrean bestelako alternatibak eskaintzeko. Dena dela, oraingoan asmoa da truke-azoka ez mugatzea bakarrik Gabonetara, baizik eta urtean zehar ere jarraikortasuna izatea.

Truke azokaren bidez, etxean ditugun eta erabiltzen ez ditugun objektuak birziklatuko ditugu, eta beste esku batzuetan bizitza luzeagoa edukitzea ahalbidetuko da.

Trukea zuzena izango da, hau da, pertsona bi edo gehiago adostasun batera heldu beharko dira trukea gauzatzeko. Izan ere, trukea zuzena bada, beharrizanen arabera emango zaizkie balioa trukatuko diren objektu, zerbitzu edo ezagutzei, eta ez merkatuan objektuak izan ohi duen balioak. Gainera, trukatzaileen arteko harremana sortzen da, eta, horrek, fidagarritasuna ematen dio produktuari. Trukea zuzena ez bada, bitartekariek parte hartzen dute eta, beraz, diruaren baliokidea den kontzeptua sortzen da.

Truke-azokan ohiko objektuak aurki daitezke, baita dagoeneko merkatuan ez dauden produktuak ere, merkatuan berritasunak eta modak agintzen dutelako. Truke-azokan, berriz, norberaren beharrizanen arabera jokatzen da. Objektuez gainera, zerbitzuak eta ezagutzak trukatzeko aukera ere egongo da, adibidez: masaje bat, ilea moztea, poema bat, amumaren errezeta sekretua…

Astra Publikoa

Luther  Blisset

3 Respuestas a “Konsumotik kontsumora

  1. This is probably the most amazing blogs Ive go through in a quite prolonged time. The amount of info in here is amazing, like you practically wrote the book around the subject matter. Your weblog is great for any individual who desires to comprehend this subject much more. Great things; please maintain it up!

  2. ESKERRIK ASKO!!!!
    Thank you!!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s